artezteko makina

1. Teknol.

Akabera-lanak egiteko makina-erreminta, doitasun handikoa. Mahai zurrun bat du, pieza-etxea, arteztu beharreko pieza finkatzeko; eta ardatz bat, harri-etxea, harriaren bidez pieza leuntzeko eta piezari behar dituen neurriak eta perdoiak emateko. Artezteko makinetan oso harri fin eta homogeneoak erabiltzen dira, eta biraketa-abiadura handia izaten dute, minutuko 30.000 birarainokoa. Askotariko artezteko makinak daude: gainazal lauak arteztekoak, profilak arteztekoak, pieza zilindrikoak arteztekoak, piezen barnealdeak arteztekoak eta abar.